Beldurrezko zinema

Boris Karloff Frankensteinen munstroa bezala 1931ko Frankenstein filmean

Beldurrezko zinema beldurrari lotutako zinema generoa da. Lehendabizikoak literaturaren klasikoetan oinarrituta zeuden: adibidez, Dracula, Frankenstein, The Phantom of the Opera etao Dr. Jekyll and Mr. Hyde. Gero, literaturaren munstroetara jotzen segitu arren, egungo bizitza modernoaren ziurtasun-gabeziak ere landu dira.

Kritikariek beldurrezko filmek biolentzia, aurrekontu urriko B filmak edo exploitation aldeak gehiegi erabiltzen dituzten arren, ekoiztetxe eta zinema zuzendari nagusiek, tartean Alfred Hitchcock, Roman Polanski, Stanley Kubrick, Martin Scorsese edo Francis Ford Coppola, genero horretako filmak moldatu dituzte. Zenbait filmek zientzia fikzio, fantastiko, komedia beltz edo thriller atalak ere dituzte.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in