Beneventoko gudua

Beneventoko gudua
Pirroar Gerrak
Pirroar gerren bilakaera
DataK. a. 275
LekuaBeneventum (egungo Benevento)
Campania,  Italia
Koordenatuak41°08′00″N 14°47′00″E / 41.133333°N 14.783333°E / 41.133333; 14.783333
EmaitzaInoren garaipena, agian, erromatarrarena gutxigatik
Gudulariak
Erromatar Errepublika Epiro,
Magna Graecia
Buruzagiak
Manio Kurio Dentato Pirro Epirokoa
Indarra
17.000 oinezko,
1.200 zaldun
20.000 oinezko,
3.000 zaldun,
20 elefante
Galerak
9.000 11.000

Beneventoko gudua, K. a. 275ean gertatu zen, eta Pirro Epirokoa (bere aliatu samnitarrekin batera) eta Manio Kurio Dentatok zuzendutako erromatar legioen arteko azken gudua izan zen, bi aldeetan zeuden soldadu kopurua ezagutzen ez den arren.

Guduari buruzko datu askorik ez dago, baina bai ezagutzen da, garai hartan, Sizilian gertaturiko gerraren ondorioz eta erromatarren aurka lortutako garaipen pirrikoen ondorioz, ahulduta zegoela, eta, beraz, bere tropak, animikoki oso jota zeuden. Gainera, erromatarrek, elefanteei aurre egiten ikasi zuten (Pirrok lortutako garaipenen meritua zutenak), muturrean, argizaria sutan zuten gezien bidez, eta, beraz, Beneventoko guduan, elefanteek, beldurtuta ihes egin zuten, tartean harrapatzen zuten pertsona oro zanpatuz, armada batekoak zein bestekoak. Gudua, aldeetako bakar baten alde erabaki ez zen arren, Pirrok bere troparik hoberenak galdu zituen, eta, garai hartan, gudu batean, ahal bezain baja gutxien izan behar ziren, eta, ondorioz, Epirora itzuli behar izan zuen. Horren ondorioz, samnitarrak, azkenik, menderatuak izan ziren, eta Magna Graecia guztia galdu egin zen, bertako hiriek, euren pribilegioak mantendu zituzten arren, Erromari leial izatera zin egitearen baldintzarekin.

Erromatarrek, sekula ez zuten Pirro gudu batean garaitzerik lortu, baina ahultzea bai lortu zuten, eta Antzinaroko jeneral hoberenetako bati gerra irabaztea. Pirroar Gerrek, erromatar legioek mazedoniar falangearekiko zuen nagusitasuna erakutsi zuten, haien mugikortasun handiagoagatik. Greziarrek, sekula gehiago ez zuten izango Erromari aurre egiteko hain gai zen jeneralik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in