Bengalera

Bengalera
বাংলা
Datu orokorrak
Lurralde eremuaBangladesh, India eta beste hainbat
Hiztunak230 milioi (189 milioi ama-hizkuntza gisa)
Rankinga7
OfizialtasunaBangladesh Bangladesh,
India India (Mendebaldeko Bengala, Tripura eta Barak harana)
EskualdeaHegoaldeko Asia
AraugileaBangla Academy (Bangladesh)
Paschimbanga Bangla Akademi (Mendebaldeko Bengala)
Hizkuntza sailkapena
Indoeuroparra, indoirandarra
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Kasu gramatikalaknominatiboa, akusatiboa, genitiboa eta lokatiboa
AlfabetoaBangla alphabet (en) Itzuli eta Bengali Braille (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1bn
ISO 639-2ben
ISO 639-3ben
Ethnologueben
Glottologbeng1280
Wikipediabn
Linguasphere59-AAF-u
ASCL5201
IETFbn

Bengalera[1] edo Bangla (বাংলা) indo-ariar hizkuntza bat da. Egungo Bangladeshen eta Indiako Mendebaldeko Bengala eta Assam estatuetan hitz egiten den hizkuntzetako bat da. Bangladeshko hizkuntza ofiziala izateaz gain, Indiako 22 hizkuntza ofizialetako bat da, hindiaren atzetik gehien hitz egiten dena.

Bangladesko hizkuntza ofizial eta de facto nazionala Bengalera Estandar Modernoa da[2][3][4][5]. Nazioaren lingua franca bat da, bangladehstarren %98ak ezagutzen dena[6][7]. Lehen aipatutako Indiako lekuetaz gain, ofiziala da Tripuran eta Barak bailaran. Brahamputra ibaiaren eskualde batzuetan ere hitz egiten da, Assamen. Andaman eta Nikobar uharteetan gehien hitz egiten den hizkuntza da[8], eta Jharkan, Bihar, Mizoran, Meghalaya eta Odishan ere komunitate garrantzitsuak daude. Guztira 230 milioi hiztun dituenez[9], bengalera munduan hiztun gehien duen hizkuntzen artean seigarrena da[10][11].

XX. mende hasierako hiztegiek zioten hitzen %50a berezkoa zuela, hau da, prakritotik naturalki eratorritako hitzak, ariar hitz eraldatuak eta austro-asiar hitzak, munda edo dravidieratik; hitzen %7 zuzenean sanskritotik etorriko lirateke, aldaketarik gabe, eta beste guztiak persiera, arabiera, turkiera, ingelesa, portugesa eta frantsesetik etorriko lirateke. Horietatik, gehiengoa, pertsieratik, forma gramatikal batzuk ere eman zizkionak. Azken ikerketek, ordea, hitz lokalak zein atzerriko maileguen presentzia igo dela esaten dute, batez ere hizlariek hizkera kolokiala nahiago dutelako[12].

Bengalerazko literaturak milurteko bateko historia du, eta asko ugaritu da bengaleraren pizkundean zehar; gaur egun Asiako literatura garrantzitsuenetako bat da. 1999an UNESCOk otsailaren 21ean Lehen Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen Bangladeshko hizkuntza mugimenduaren omenez. Hizkuntza Bengalako identitatearen ezaugarri oso garrantzitsua da, kulturalki anitza den eskualdea bateratzen laguntzen duena.

  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-25).
  2. «Bangla Language - Banglapedia» en.banglapedia.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  3. (Ingelesez) Culture, Religion & Language – Visit Bangladesh. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  4. (Ingelesez) «Bengali language» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  5. (Ingelesez) «Bangladesh» Ethnologue (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  6. (Ingelesez) National Languages of Bangladesh. 2017-06-11 (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  7. (Ingelesez) «5 Surprising Reasons the Bengali Language Is Important» VIA Inc. 2017-08-17 (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  8. «Wayback Machine» web.archive.org 2018-01-02 (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  9. (Ingelesez) Hays, Jeffrey. «BENGALIS | Facts and Details» factsanddetails.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  10. «World — The World Factbook - Central Intelligence Agency» www.cia.gov (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  11. (Ingelesez) «Summary by language size» Ethnologue (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  12. (Ingelesez) «Bengali language» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy