Berat

Berat eta Gjirokastërko hirigune historikoak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Hiriaren ikuspegia gaztelutik

Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv
Erreferentzia 569bis
Kokalekua  Albania
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 40°42′N 19°57′E / 40.700°N 19.950°E / 40.700; 19.950
Izen ematea 2005 (XXIX. bilkura)
Luzapen urtea 2008
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Berat edo Berati, Albaniako erdialdean dagoen hiria da. Izen bereko konderriaren eta barrutiaren hiriburua da. Udalerria 2015ean sortu zen, Berat, Otllak, Roshnik, Sinjë eta Velabisht udalerri zaharrek bat eginda, eta udal-unitate bihurtu ziren. Guztira 60 031 biztanle ditu (2011), 379.98 km²-ko eremuan. Gaur egun 47.000 biztanle inguru ditu.

Hiriak 3 alde zahar ditu: Mangalem, Gorica eta Kalaja eta meskita eta eliza asko, herrialdeko interes handiko objektuak direnak, eta meskita eta eliza asko. 2008an, Unescok hiriaren erdigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Gjirokastrako erdigune historikoarekin batera.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy