Berlin Alemaniako hiriburua eta herrialde honetako estatu federaletako bat da (Bundesländer). Hiria oraindik txikiagoak diren unitateetan banaturik dago, barrutietatik hasi (*Bezirke), eta auzo edo udalerrietara doazelarik (*Ortsteile). Barrutiek bertako gobernu bat dute, hauek udaletxearen funtzioa egiten duen egoitza bana dute, aldi berean udalerriek soilik onartutako eremuak dira eta maiz antzinako udalerri independiente gisa hirira gehitu aurretiko berezko historia dute, aldiz, gaur egun demografia eta estatistika adierazle funtzioa betetzen dute.