Bernardo Bertolucci (Parma, 1941ekomartxoaren 16 – Erroma, 2018koazaroaren 26) italiar idazle eta zinema zuzendaria izan zen. Bere bizitzako zenbait gai (gurasoekiko maitasuna, haurtzaroa) eta obsesio pertsonalak oinarri dituen estilo berezia moldatu zuen; bertan erromantizismoa, kritika soziala, opera eta nouvelle vague frantsesaren izpiritua biltzen dira.[1]Marxistatzat jotzen zuen bere burua.
Gidoilari eta zuzendari, 1970eko hamarkadan egin zituen filmek egin zuten ezagun (Il Conformista, Last Tango in Paris, Novecento), eta arrakasta komertzial handia eskuratu zuen 1987an zuzendutako The Last Emperor, Txinako azken enperadorearen biografia lanarekin. Film horrekin bederatzi Oscar sari irabazi zituen 1988an.zuzendari onenarena barne.[2][3]