Bero-eroaletasun

Eroankortasun termikoa materialek duten propietate fisiko bat da, zeinak beroaren eroankortasunaren ahalmena neurtzen duen. Kondukzio termikoa ere, substantzia batek bere molekulen energia zinetikoa aldameneko molekula edota kontaktuan dauden beste substantziei pasatzeko duten ahalmena moduan defini daiteke. Nazioarteko Unitate Sistemaren arabera kondukzio termikoa W/(m·K)-tan neurtzen da, J/(m·s·K)-tan edota (Kg·m)/(K·s3 )-tan.

Eroankortasun termikoa magnitude intentsiboa da, eta honen alderantzizko magnitudea erresistibitatea da (beroa pasaraztearen kontra egiteko ahalmena). Material isotropiko batentzat, eroankortasun termikoa horrela defini daiteke:

1 W/(m·K)-eko kondukzio termikoak, material baten kondukzio termikoaren bidez joule (J) bateko bero kantitatea hedatzen dela adierazten du:

-       1 segundotan

-       1m2-ko azaleran

-       1m-ko lodieran

-      Bi aurpegien arteko tenperatura diferentzia 1K denean

Eroankortasun termikoa zenbat eta handiagoa izan, material horren beroa garraiatzeko ahalmena orduan eta hobea izango da. Eta zenbat eta baxuagoa izan, ostera, isolatzaileagoa izango da. Kobreak, esaterako, 380 W/(m·K)-ko eroankortasuna dauka eta, hortaz, poliuretanoa baino 10.000 aldiz hobea izango da, azken honen kondukzioa 0.035 W/(m·K)-ekoa delarik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy