Bertsolari

Mattin Treku bertsotan Saran, Xalbador eserita haren ezkerrean zuelarik, 1960an.

Bertsolaria euskaraz bertsoak inprobisatzen dituen pertsona da. Aldi berean dira abeslari eta bat-bateko olerkari. Bakarkako lanak egiten badituzte ere askotan bikoteka ere aritzen dira, bertsoak alternatiboki abesten direlarik.

Bertsolariek plaza askotan parte hartzen dute, modu informalagoan herriko jaietan edo bertso-afarietan, edo era formalean herrialde zein nazio mailako txapelketetan.


From Wikipedia, the free encyclopedia ยท View on Wikipedia

Developed by Tubidy