Betaurreko

Betaurrekoak —zenbait euskalkitan "largabistak", "lunetak", "begi-ordeak", "begi-lagunak", "begi-akuiluak", "antiparrak" edo "antiojoak"[1]— bi leiarrez osatutako optikoak dira, ikusmen arazoak konpontzeko erabiliak, gehienbat miopia eta astigmatismoa. Leiarrek argi-izpiak fokatzen dituzte. Leiarrak armazoi bati helduta daude, eta sudurrean finkatzen dira, arku baten bidez. Azkenik, bi beso daude, belarrien atzean mantentzen direnak. Printzipio batean betaurrekoen egiturak burdina eta altzairuarekin eginak zeuden, baina gaur egun normalean erretxinarekin eginda daude.

Lente bifokala

Leiarrei dagokionez, kristalezkoak, polikarbonatezkoak edo plastikozko polimerozkoak izan ahal dira. Horrez gain, graduatuta ez dauden betaurrekoak badaude, baina beste gauzatarako erabiliak. Denbora osoan eraman behar ez duten pertsonek askotan soka batekin eusten dute beraien saman. Batez ere betaurrekoak ez galtzeko edota gertu izateko erabiltzen da. Sokaren muturrak betaurrekoen besoetan lotzen da.

Betaurreko bifokalak ere badaude, hau da, lente bakoitzean bi graduazio ezberdinak izatea; gertutik eta urrunetik ikusteko. Hauek presbizia daukatenek erabiltzen dituzte, baina gero eta gutxiago daude, betaurreko progresiboei esker.

Trifokalak antzerakoak dira, baina gaur egun ez dira fabrikatzen. Hauek gertutik eta urrunetik ondo ikusteaz aparte, erdikoa ere ikusteko erabiliak ziren.

Eguzkitarako betaurrekoak

Eguzkitako betaurrekoak gure bista babesten dituzte ultramore argiarengan eta gehiegizko argi naturala egotekotan ikusmena hobetzen dute. Hauen leiarrak tintatzen dira distiratsua eta polarizatua den argitik babesteko eta argi-lilurak sahiesteko. Betaurreko fotokromatikoak lenteak tintatuta dauzka ere, baina ilunpean egotekoak dira. Berezitasun bat daukate, zeren eta ultramore argiarekin kontaktua izatean, eguzkitako betaurreko batzuetan bihurtzen dira. Errezeta barik erosten diren ia betaurreko guztiak ez datozte graduaturik, baina optika batean pertsona bakoitzaren beharretara jartzen dituzte. Betaurrekoak ez dira soilik ikusmena hobetzeko. Berrienak betaurreko espezializatuak dira, konkretuki bisualak, hala nola 3D betaurrekoak ( 3 dimentziotan dauden filmak, adibidez) edo errealitate birtualezkoak. Batzutan estetika arrazoiengatik erabiltzen dira. Ez dute leiarrak izan behar, eta izatekotan graduatuta ez dauden kristalak badaude behar bada. Zuzentzaile betaurrekoen kasuan, material ezberdinak badaude gustokoena aukeratzeko.

  1. Betaurreko. UZEIren Sinonimoen Hiztegia.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in