Betsabe

Betsaberen bainua, Cornelis van Haarlemen koadroa

Betsabe (hebreeraz: בַּת שֶׁ֫בַע‎, Baṯ-šeḇa‘; arabieraz: بثشبع‎, "ابنة القسم") edertasun handiko emakume israeldarra da, Uriasen emaztea, Bibliaren arabera. Behin, bainua hartzen ari zela atzeman zuen David erregeak. Beretzako hartu nahi zuenez, Urias ofiziala gudura bidali zuen bertan hil zedin. Erregearekin ezkondurik, Salomon eta beste hiru seme eman zizkion (2 Sm 3:1-6). Betsaberen bainua pintore askoren inspirazio-iturri izan da (Rafael, Cranach, Rembrandt, Lucas Jordán, William Blake eta Van Haarlem).


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy