Bideojoko

Gidatzeko bideojokoak oso ospetsuak dira.

Bideojokoa[1] edo bideo-jokoa[2] ikus-entzunezko aparatu batez (mugikorra, ordenagailua, bideojokorako berariazko aparatuak...) gauzatzen den joko elektroniko bat da, oro har istorio batean oinarritzen dena, jokoa kontrolatzeko interfaze bat (botoiak, adibidez) erabiliz. Bideojokoek inguru birtualak islatzen dituzte, non jokalariak bertako pertsonaia bat, inguruneko elementu bat, objektu bat edo makina bat kontrolatzen duen, askotan arau zehatz zenbaiten bidez helburu bat edo gehiago lortzeko. 1950eko hamarkadan garatu eta 1980. urte inguruan jendartean zabaldu zirenetik, bideojokoak aisia eta jolaserako jarduera nagusienetako bat dira gizarte modernoetan, teknologiako aurrerapen berriei estu loturik, kultura ekoizteko modu berriak eta sektore ekonomiko indartsu bat sortuta.

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
  2. Euskaltzaindia. Bideo. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in