Bilboaldea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Bilboaldearen satelite ikuspegia | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerriak | Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Arrigorriaga, Basauri, Barakaldo, Berango, Bilbo, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Larrabetzu, Leioa, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Trapagaran, Zamudio, Zaratamo eta Zierbena |
Herri handiena | Bilbo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′10″N 2°57′04″W / 43.3027°N 2.9512°W |
Azalera | 375,58 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Bilboaldea[1] edo Bilbo Handia[2] Bizkaiko erdialdean kokatzen den eskualdea da. Gaztelaniazko Gran Bilbao izenetik Bilbo Handia izena maiz erabiltzen bada ere, eskualdearen euskal izen arautua Bilboaldea da. Bilboko metropoli eremuko zatirik garrantzitsuena da, hura osatzen duten 35 udalerrietatik Bilboaldeko 26ak daudela. Gainera, Bizkaiko hamar udalerri populatuenen artean bederatzi Bilboaldekoak dira.[3]
Muga egiten du iparraldera Mungialdea eta Abrako golkoarekin, ekialdera Busturialdea eta Durangaldearekin, hegoaldera Arratia-Nerbioirekin eta mendebaldera Enkarterriekin. Eskualdea 26 udalerriz osatzen da, izanik Bilbo hiriburua, eta guztira 850.000 biztanle baino gehiago ditu. Hala, Bizkaiko biztanleria handieneko eskualdea da, alde handiz. Hurrengo azpieskualdeetan banatu ohi da: