Bilboko Aste Nagusiko Txupinera ohorezko titulu bat da. Bilboko Aste Nagusian urtero izendatzen dute, beti konpartsa bateko kidea izaten da eta orain arte emakumezkoa izan da beti. Pregoilaria, aldiz, hirian ezaguna den edo hiriarekin lotura handia duen pertsona izaten da.
Festetako hasieran Mari Jaia pertsonaia pregoilari eta txupinerarekin batera ateratzen da, pregoia irakurri eta txupina botatzen duten bitartean. Hiru pertsonaiak Aste Nagusiko une eta toki garrantzitsu gehienetan azaltzen dira.[1]