Bildumazaletasuna mota jakin bateko objektuak bilatu, eskuratu, bildu, antolatu eta erakusteko pertsona batek duen zaletasuna da. Denetariko objektuen bildumak egin daitezke, hala nola txanponak, botilak, diskoak edo nekazaritza-lanabesak. Bilduma jakin bat osatzeko arrazoiak anitz izan daitezke: jolas edo denborapasa hutsa izan daiteke, objektuen gaiarekin interes intelektuala, bildumako objektuekiko lotura emozional bat (haurtzaro edo gaztetako oroigarriak direlako, adibidez). Bildumak orokorrak zein oso zehatzak izan daitezke: badira pertsonak denetariko diskoen bilduma egiten dutenak eta beste batzuk marka zehatz bateko garagardo-botilak soilik bilatzen dituztenak.