Biolentzia politikoa helburu politiko bat lortzeko gauzatzen den biolentzia oro da[1]. Biolentzia mota hau estatuek, estatuz kanpoek aktoreek, zein aktore paramilitarrek gauzatu dezakete eta forma askotan gorpuztu daiteke[2]. Terrorismoa, genozidioa, indarkeria poliziala, tortura eta borroka armatua biolentzia politikoaren adibideak dira, besteak beste. Estatu batek talde etniko, sozial edo politiko baten aurka genozidio bat egiten duen kasuetan adibidez, bakarra da biolentzia politikoa gauzatzen duen aktorea. Baina, emakumeen aurkako biolentzia politikoaren kasuan berriz, aktore anitzek gauzatzen dute biolentzia hura eta aktore horien arteko hartu-emanak oso konplexuak izan daitezke[2].
Biolentzia politikoa prozesu sozial eta politiko orotan gertatu daiteke, eta biolentzia hau gauzatzen duten aktoreak askotarikoak izan daitezkeenez eta horien arteko botere-harremanak simetriko zein asimetrikoagoak izan daitezkeen heinean, biolentzia hau forma oso desberdinetan azaleratu daiteke[3].