Biopestizida

Biopestizidak, EPA-ren arabera (Environmental Protection Agency),  animali, landare, bakterio edo mineral batzuetatik lortzen diren pestizida mota batzuk dira, hau da, iturri biologiko batetik modu naturalean sortutako toxinetatik abiatzen diren pestizidak. Substantzia edo organismo biologiko hauek, izurritetzat hartzen diren organismoak kaltetzen, hil edo uxatzen dituzte.

Azken urteetan gero eta erabiliagoak dira biopestizidak, izan ere, ez dute hondakin arriskutsurik sortzen, tratamenduen helburu nagusia ez diren espezieen gaineko eragina modu eraginkorrean murrizten dute, tokian bertan ekoizten direnean intsektizida kimikoak baino askoz merkeagoak izaten dira eta epe luzera pestizida sintetikoak baino askoz eraginkorragoak izan daitezke.

Hala ere, biopestizidak, sarritan, jarduteko abiadura motela izaten dute, eta, beraz, oso denbora-epe laburrean kalteak handiak izan daitezkeen kasuetan, litekeena da erabiltzea interesgarria ez izatea. Hortaz gain, biopestizidak organismo biziak dira, beraz, eragin biotiko eta abiotikoa dute. Hau kontrolaren baldintza ekologikoak gutxi ezagutzen direlako gertatu ohi da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy