Biriketako tronboenbolismo

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Biriketako tronboenbolismo
Deskribapena
Motapulmonary artery disease (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaKardiologia, hematologia
pneumologia
Sintoma(k)Hampton hump (en) Itzuli
Westermark sign (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakWarfarina, anisindione (en) Itzuli, phenprocoumon (en) Itzuli, urokinase (en) Itzuli, dalteparin (en) Itzuli, Papaberina, tinzaparin (en) Itzuli, Streptokinase (en) Itzuli, anistreplase (en) Itzuli, dicumarol (en) Itzuli, apixaban (en) Itzuli, macitentan (en) Itzuli, fondaparinux sodium (en) Itzuli, edoxaban (en) Itzuli, dabigatran etexilate (en) Itzuli, rivaroxaban (en) Itzuli, alteplase (en) Itzuli, edoxaban (en) Itzuli eta Heparina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKI26.99 eta I26
GNS-9-MK415.19
GNS-9415.1
DiseasesDB10956
MedlinePlus000132
eMedicine000132
MeSHD011655
Disease Ontology IDDOID:9477

Biriketako tronboenbolismoa[1] (BTE) biriketako arteria[2] baten blokeo edo buxaduraren ondorioz gauzatzen da. Odol hodi hau oxigeno gutxiko odola eramango du bihotzetik biriketara, hau oxigenatzeko asmoz. Gehienetan, (kasuen %95), koaguloa (tronboa) gorputzeko beheko gorputz adarretan sortzen da eta biriketako arteriaraino garraiatua izaten da odolaren bidez. Maiztasun gutxiagoz, blokeoa aireak (embolo[3] gaseosoa) edo gantzak (gantz emboloa) sortuko du.

Honen sintomak arnasteko ezintasuna, bularreko mina (batez ere arnasgoran) eta eztula egiterakoan odol jarioa izatea izan daitezke. Gainera, hankaren odol blokeoaren sintomak eman daitezke ere, hala nola; gorritasuna, beroa, hanka handitua izatea eta mina nabaritzea.

Buxadura honek biriketan eta bihotzean du eragina batez ere[1]. Alde batetik, biriketako guneren batek ez du odola jasotzen, eta ondorioz ezin du hau oxigenatu. Ondorioz, eragin negatiboa izango du gorputzeko gainerako erraiek[4] eta ehunek jasoko duten oxigeno mailan. Bestalde, bihotzak odola ponpatzen jarraituko du, eta blokeoaren ondorioz presioa igoko da biriketako arteriaren barruan, bihotzeko eskuin bentrikulua ahulduz.

Biriketako tronboenbolia 430,000 pertsonek pairatzen dute urtero Europan. Estatu Batuetan, 300,000 eta 600,000 kasu artean ematen dira urtean zehar, eta hauetatik 50,000 eta 200,000 artean heriotza gauzatuko dute.

  1. a b (Gaztelaniaz) FEC. «Tromboembolismo pulmonar» Fundación Española del Corazón (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  2. (Gaztelaniaz) «Arterias pulmonares: MedlinePlus enciclopedia médica illustración» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  3. «What Is Pulmonary Embolism? - NHLBI, NIH» web.archive.org 2016-03-12 (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  4. (Gaztelaniaz) Parra, Sergio. (2018-03-16). «Éste es el nuevo órgano del cuerpo humano que fue identificado en el año 2016» Xataka Ciencia (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy