Bisigodo

Bisigodoen erresuma V. mendean,
hiriburua Tolosa Okzitaniakoa zela.

Bisigodoak[1] (behe-latinezko visigothu izenetik; eta hori, gotikozko west «sartalde» eta gothus «godo» hitzetatik) etnia bat izan ziren, godoen bi adar nagusietako bat. Ostrogodoek osatzen zuten beste adar nagusia. Migrazio garaian, bisigodoak izan ziren Erromatar Inperioari eraso zioten germaniar herrietako bat. Erroma arpilatu zuten lehenengoak izan ziren. Horren ostean, Proventzan eta Iberiar penintsulan kokatu ziren. Erromatar Inperioaren gainbeheraren ondorengo bi mende eta erdian, bisigodoek paper garrantzitsua jokatu zuten Europako politikan.

  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 4 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in