Biziarteko kartzela zigor

Biziarteko espetxealdia, biziarteko kartzela zigorra edo betiko kartzela zigorra pertsona bat hiltzen den arte edo zigorra kentzen zaion arte kartzelatuta izatearen zigorra da. Zigorra oso delitu larriei dagokie. Herrialde askok biziarteko zigorrak deuseztatu dituzte, giza eskubideen kontrakoak direla eta; horregatik, herrialde horietan biziarteko kartzela zigorrak ezin du legezko gehieneko iraupena gainditu, ezta legeak «biziarteko» edo «betiko» terminoa erabiltzen duenean ere.[1]

  1. (Gaztelaniaz) Labardini. (2008). Contexto internacional de la prisión vitalicia. VIII, 307-359 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy