Bizimeta

Bizimeta
Datu orokorrak
Garraio motaBizikleta
EskualdeakUribe Kosta
LeloaZaindu zaitez, zaindu gaitzazu
Geltokiak18
Bidaiariak5.387 (2013)[1]
JabeaUribe Kostako Mankomunitatea
EgoitzaGatzarriñe, 4; 48600 Sopela (Bizkaia)
Webguneahttp://www.bizimeta.com
Ustiapena
Hasiera2009ko uztailaren 30a
Amaiera2019ko abenduaren 31
Ibilgailuak110

Bizimeta Uribe Kostako hiri-arteko bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoa zen. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eta Koopera kooperatiba taldeko Rezikleta erakundeek martxan jarri zuten 2009ko uztailaren 30ean, eta geroztik 32.000 bidaia baino gehiago egin dituzte erabiltzaileek.

Bizkaiko lehenengo hiri-arteko bizikleta mailegu zerbitzua izan zen, eta 110 bizikleta eskaintzen zituen18 puntu ezberdinetan, ohikoak zein elektrikoak.

2019ko azaroaren 27an zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuen Uribe-Kostako Mankomunitateak, eta hala, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera desagertu egin zen.[2] Arrazoitu zutenez, zerbitzuaren erabilera asko jaitsi zen azken urteetan, baina jasangarritasun politika berriak martxan jarriko zituztela agertu zuten. Erabaki honek kritika ugari sortu zituen, baita mankomunitate barruko oposizioko alderdienak ere.[3]

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren mugikortasunaren datuak» (Noiz kontsultatua: 2014-07-25).
  2. «Bizimeta zerbitzua bertan behera utziko dute urtarrilaren 1etik aurrera - Uribe kosta» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
  3. «Berangoko EH Bildu | Bizimeta zerbitzua eten du Uribe-Kosta Mankomunitateak» Berangon 2020-01-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in