Bizkarrezur-muin

Bizkarrezur-muin
Xehetasunak
Honen parteNerbio-sistema zentrala
Bizkarrezurra
Konponenteakcervical cord (en) Itzuli
thoracic cord (en) Itzuli
lumbar cord (en) Itzuli
sacral cord (en) Itzuli
coccygeal cord (en) Itzuli
Artikulazioaburmuina
Identifikadoreak
Latinezmedulla spinalis
MeSHA08.186.854
TAA14.1.02.001
FMA7647
Terminologia anatomikoa

Bizkarrezur-muina ornodunek bizkarrezurraren barnean duten nerbio-kordoia da, garunaren luzapentzat jo daitekeena. Garunarekin batera nerbio-sistema zentrala osatzen du. Burezur zulogune okzipitalean hasi eta lehenengo orno lunbarreraino iristen da (45 cm inguruko luzera du).

Garunaren hezur-egitura babeslea garezurra da; bizkarrezur-muinarena, aldiz, bizkarrezurra.

Bere zeregin nagusia nerbio-seinaleen garraioan datza, harremanetan jartzen baitu gorputza eta garuna. Izan ere, nerbio-seinale eragileak (garunetik gorputz enborrera eta adarretara doazenak) eta zentzumenezkoak (kontrako norabidean doazenak) garraiatzen ditu. Bizkarrezur-muinetik 31 nerbio espinal abiatzen dira, aipatutako seinaleak eramaten dituztenak.

Garunean gertatzen denaren aldean, bizkarrezur-muinean kontrakoa gertatzen da: gai zuria kanpoaldean dago, eta gai grisa barnealdean. Gogoratu gai grisa neuronen gorputzez (soma izenekoez) osatuta dagoela, eta gai zuria neurona horien axoiez (mielinaz bilduta daudenak). Muinaren zehar-ebakia eginez gero gai grisa barneko zatian ikusten da, eta H itxura du. H horren erdian hodi fin bat dago, ependimo-hodia, muinaren erdialdea burmuineko bentrikuluekin harremanetan jartzen duena. Isurkari zerebroespinalez beterik dago.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in