Bizkonde noblezia titulu europerra zen. Horrekin erregeek pertsona batzuei eskertza adierazten zieten. Hierarkian konde azpitik zegoen eta, Erdi Aroan, haien lurraldetan ordezkoaren papera betetzen zuten. Dena dela, XIX. mendetik, titulu hau ohorezkoa da erabat. Emakumea baldin bada titulua bizkondesa da.