Boabdil Gaztea | |||||
---|---|---|---|---|---|
1487 - 1492
1482 - 1483 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Granada, c. 1459 | ||||
Herrialdea | Granadako Erresuma | ||||
Heriotza | Fez, 1533 (34/35 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Muley Hacen | ||||
Ama | Aixa | ||||
Ezkontidea(k) | Morayma (en) | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | Nazariak | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | monarka | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama |
Abu Abdallah Muhammad ibn Ali (arabieraz: أبو عبد الله محمد الثاني عشر Abū ‘Abd Allāh Muḥammad al-thānī ‘ashar) (Granada 1459?-Fez 1533), Abu Abd Allah Muhammad XII.a[1] bezala ezagutua (orain Ibn ʿĀṣimen Yunnari esker Muhammad izeneko hamaikagarren erregea izan daitekeela ebaz dezakegun arren) eta historiara Boabdil Gaztea izenarekin pasa zena, hala ezagutu baitzuten kristauek, nasri dinastiako kidea izan zen, modu herrikoian الزغابي Al-Zugabi "Dohakabea" bezala ezagutzen zena.
Bere aita Muley Haceni tronua kendu zion, eta denbora batez honekin eta bere osaba El Zagalekin borrokatu zuen tronuagatik. Abu 'Abd Allāh izena granadar hizkeran Bu Abdal-lah edo Bu Abdil-lah bezala ahoskatu behar zen, eta hortik Boabdil izena, izen honi "Gaztea" gehitu zitzaiolarik, bere osaba Abu 'Abd Allāh "Zaharra"rengandik ezberdintzeko.
Boabdil izango zena Alhambran (Granada) jaio zen 1459 aldera eta Muley Hacen eta Aixa sultanen seme zen.
1482an, Guadixen matxinatu zen bere aitaren aurka eta, abenzerrajeak eta bere amak lagunduta, tronura iritsi zen. Aita eta osabaren aurka borrokatu beharrean izan zen, haiek ere Granadako Erresumako errege legitimoak izateko nahia baitzuten. Azkenean, Errege-erregina katolikoek hartu zuten preso Lucenan. Horri esker Gaztelak gerra bukatu ahal izan zuen 1492ko urtarrilaren 2an eta Granadaz jabetu. Boabdil deserriratu egin zuten Fezera eta Gaztelako tropek ziurtatu zuten bere kolaboraziorako ahalegina. Frogatzerik ez badago ere, kondairak dioenez, erbesterako bidea hartu zuenean, errege ohiak burua jiratu zuen eta negar egin zuen azken aldiz Granada ikustean. Ama Aixak horrela esan omen zion:
« | Egizu negar emakumeak bezala, ez zenuen gizon bezala defendatu-eta! | » |
Horregatik deritzo muino horri Suspiro del moro.
Alpujarrako erbesteratzean, Laujar de Andarax izan zuen penintsulako azken bizileku eta hortik alde egin zuen betirako Afrikarantz.