Bokal sudurkari

Bokal sudurkaria bokal mota bat da zeinetan airea sudurretik pasatzen den, ahosabaiaren beheititzearen bidez (velum). Aire mugimenduak, denbora berean, ahotik pasatzen segitzen du. Alderantziz, bokal baten aire mugimendua bakarrik ahotik pasatzen delarik, bokal ahokari bat deitzen da. Bokal ahokari batetik bokal sudurkari batera pasatzeko, sudurkaritze bat pasatzen da.

Bi bokal mota horien kontrastean, sudurkariak elementu markatua bezala agertzen dira, aldiz ahokariak egite defautez bezala agertzen dira. Hizkuntza askotan atzematen dira bokal ahokariak, baina fonologikoki bokal sudurkarien erabiltzea gutxiengoa gelditzen da. Beste hizkuntzetan ere, askotan bokal sudurkariak bokal ahokariak baino gutxiago agertzen dira, edo gehienez ber kopuruan. Aurkakoa atzematen hizkuntzetan ezohikoa da.

Bokal sudurkariak fonologikoki aurkitzen dira bereziki euskaran, frantsesan, portugesan, polonesan. Aurkitzen dira ere Afrikar eta Amerikar hizkuntza zenbaitetan. Euskaran, ez da hain orokorra: hau da, bokal sudurkariak zubereran eta erronkerieran aurki daitezke, baita bizkaiera zaharrean ere.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in