Boloniako prozesua

Boloniako prozesuaren logotipoa.

Boloniako prozesua Italiako Bolonia hirian 1999an Europako hainbat herrialdetako Hezkuntza Ministroek sinatutako hitzarmenarekin hasitako prozesuaren izena da. Prozesuaren helburu nagusia Europako Unibertsitate Esparrua sortzea da, Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua (GHEE)[1] delakoa, Europar Batasunaren barruan eta akordioarekin bat egingo duten beste herrialde batzuen artean unibertsitate-titulazioen esparru amankomun bat eraikitzeko. Asmo horrekin estatu horien hezkuntza-legeetan aldaketa nabarmenak egin dituzte, batez ere 2000ko hamarkadan.

Hasiera batean prozesuaren amaiera 2010. urterako aurreikusi dute (2010-2011 ikasturtean hasi da gauzatzen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoan). Helburua lortzeko bi urtetik behin bildu dira hezkuntza-ministroak 1999tik hona. Horrela, 1999an Bolonian bildu ondoren, Pragan (2001), Berlinen (2003), Bergenen (2005) eta Londresen (2007) elkar ikusi dute.

Aditu askoren ustez, Boloniako prozesuak 1999ko akordioan sinatu ez ziren beste hainbat aldaketa ere suposatuko ditu, besteak beste unibertsitate publikoaren finantziazioaren pribatizazioa. Prozesuaren alderdi horrek batez ere kontrako jarrera ugari piztu ditu[2][3].

  1. CAMPOS, TONTXU; JUARISTI, PATXI. Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua: aurrerapausoak eta erronkak. Jakin aldizkaria (168. zenbakia), 2008ko iraila-urria. ISSN 0211/495X
  2. Jose Miguel Campillo: Bologna eta kapitalismoa[Betiko hautsitako esteka] (2005/10/13).
  3. Ikasle Abertzaleak: Zer da Bologna? (2006/11/17).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy