Bonbaketari

B-2 Spirit estatubatuar hegazkina Ozeano Barea zeharkatzen.

Bonbaketaria artilleriaren jomugatik kanpo dauden helburuak bonbardaketa bidez erasotzeko diseinatuak dagoen hegazkin militar mota bat da.

Lehenbiziko aldiz, 1911an Libian eta Italo-Turkiar Gerran zehar Giulio Gavotti italiar teniente eta pilotuak betebehar horretarako diseinatua ez zegoen hegazkin bat aurretik prestatu gabeko bonbardaketa txiki bat egiteko erabili zuen.

Halere, Lehen Mundu Gerran alemaniar, ingeles eta frantziar pilotuak hasi ziren modu orokorrean erabiltzen. Espainiako Gera Zibilean ere nagusiki alemaniar eta italiar pilotuek erabili zituzten, bai eta modu apalagoan espainiar kolpistek eta errepublikarrek ere, eta jada Bigarren Mundu Gerran bere urrezko aroa izan zuten. 1960ko hamarkadatik aurrera beste mota batzuetako hegazkin militarrek ordezkatzen hasi zirenetik gainbeheran daude.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in