Borodinoko Gudua[2] (errusieraz: Бороди́нское сраже́ние, translit.: Borodínskoye srazhéniye; frantsesez: Bataille de la Moskova) 1812. urteko irailaren 7an frantziarren eta errusiarren artean Borodinon izandako gudua izan zen, Errusiako frantziar inbasioan zehar gertatutako. Bertan 250.000 soldadu baino gehiagok borrokatu zuten eta 70.000 hildako ere izan ziren. Napoleonek zuzendutako Grande Arméek Mikhail Kutuzovek zuzendutako Armada Inperialak Moskuko mendebaldean borrokatu zuen. Frantziarrek gudua garaitu zuten baina ezin izan zuten errusiar armada suntsitu. Napoleondar soldaduen heren bat hildako edo zauritu suertatu zen eta errusiarrek ere galera asko izan zuten baina milizianoz eta erreserbistez bete zituzten bere lerroak.
- ↑ Riehn, Richard K.. (2005). Napoleon's Russian Campaign. John Wiley & Sons, 479 or..
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak