Bossa nova Brasilgo musika genero bat da, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan ezagun bilakatu zena. Bossa nova (/ˈbɔsɐ ˈnɔvɐ/ ahoskatua) esaldiak hitzez hitz "moda berria" esan nahi du. Samba eta jazz estiloen fusioa da.[2]
1950eko hamarkadaren amaieran, João Gilberto, Tom Jobim, Vinícius de Moraes eta hegoaldeko Rio de Janeiroko beste musikari gazteek sortu zuten eta Garota de Ipanema ("Ipanemako neska") edo Chega de saudade abestiei esker nazioartean ezaguna bilakatu zen.