Bost Eraztunen Liburua

Bost Eraztunen Liburua
Datuak
IdazleaMiyamoto Musashi
Argitaratze-data1642
Generoalist of Chinese military texts (en) Itzuli
Jatorrizko izenburua五輪書
HerrialdeaJaponia

Bost Eraztunen Liburua (japonieraz: 五輪書 Go Rin no Sho?) kenjutsu eta orokorrean borroka-arteei buruzko idazlan bat da. 1643an Miyamoto Musashi eskrima maisu eta rōninak idazten hasi zen, jada bere zahartzaroan Reigandō leizean ermitau gisa erretiroa hartuta, eta 1645eko maiatzaren 19an amaitu zuen, bere heriotza jazo aurretik aste gutxira. Liburua bere Terao Magonojo apopiloari eskainia dago.

Japoniako militar estrategiari buruzko tratatu klasikotzat jotzen da, Txinako Sun Tzu estrategaren Gerraren artea idazlanaren ildo berekoa.

Beste samurai edo rōninak ez bezala, Musashik Japonia osoan bereganatutako haren ospe eta prestigioaz baliatuz bere garaian kenjutsu eskola bat sortzeko ideia alboratu zuen (gerora Niten Ichi Ryu deitutako estiloan perfekzionatuko zuena), eta bere herrialdean barna etengabean harat-honata ibiliz ezpataren artearen perfekzionamenduan buru-belarri jarduteko bizimodu espartarra nahiago izan zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in