Bozgorailua transduktore elektroakustiko bat da. Hau da, audio seinale elektrikoak soinu uhin mekanikoetan bihurtzen dituen gailua
da. Sistema horrek transduktore bat edo gehiago, bafle , konexio-elektriko eta gurutzatze iragazki batez osatuta dago. Transduktoreak motor lineal gisa jokatzen du, eta, diafragma bati konektatuta, motorraren mugimendua airearen mugimendura akoplatzen du. Audio-seinale bat, elektronikoki anplifikatzen da motorra mugitzeko beharrezko potentzia izan arte eta horrek jatorrizko seinalearen soinua erreproduzitzen du. Gaur egun bozgorailu txikiak ia edozein gailu elektronikotan aurki ditzakegu: mugikorretan, telebistetan, irratietan, etab. Handiak diren bozgorailuak, aldiz, fideltasun handiko soinu-sistema indartsuetan erabiltzen dira: musika-tresna elektronikoetan, zinema eta antzokietan soinua indartzeko sistemetan eta megafonian.