Honen sailekoa: |
Hinduismoa |
---|
Brahman (sanskritoz: ब्रह्मन्) hindu erlijioko jainko ikusezina da, gauza guztien hasiera, bakarra eta unibertsala. Ram izenez ere ezagutu izan da.[1] Bedeinkapen eta egia betierekoa, amaigabea, asexuala eta sarkorra da, aldatzen ez dena, eta, hala ere, aldaketa ororen kausa dena. Brahman, kontzeptu metafisiko gisa, unibertsoan existitzen den orotan dagoen batasun berezia da.[2]
Testuetan atmanen kontzeptu bezalako bere izaera eztabaidatzen dute. Hinduismoaren eskola dualistetan, Dvaita Vedanta kasu, Brahman eta Atman ezberdinak dira izaki bizi bakoitzean. Eskola ez dualistetan, Advaita Vedanta bezala, Brahman Atmanen berdina da, omnipresente da eta izaki bakoitzaren barnean bizi da.