Brasilgo lehendakari

Brasilgo lehendakari
Datuak
Motakargu publikoa eta kargu hautetsia
HerrialdeaBrasil
Jarduera
Honen partecabinet of Brazil (en) Itzuli
Karguaren titularraLula da Silva
Historia
Sorrera1889ko azaroaren 15a
webgune ofiziala

Brasilgo lehendakaria (portugesez: Presidente da República Federativa do Brasil) Brasilgo estatuburua eta gobernuburua da. Lehendakariordearekin batera eta estatu-ministroen laguntzarekin, botere exekutiboa osatzen dute.

Inperioa ordezkatu zuen errepublika ezarri ondoren sortu zen Brasilgo lehendakaritza kargua. 1961eko iraila eta 1963ko urtarrila bitartean, erregimen parlamentarioa izan zuen, eta gobernuburua lehen ministroa izan zen, ez lehendakaria.

Lehendakaria eta lehendakariordea aldi berean aukeratzen dira zuzeneko bozketa bidez. Agintaldia 4 urtekoa da, eta berriro hautatzeko aukera dago. Baliozko botoen gehiengo osoa lortzen duen hautagaitzak zuzenean eskuratzen du kargua. Hala ez bada, gehiengo osorik lortu ez duten bi hautagaitzarik bozkatuenak bigarren itzulira pasatuko dira. Hauteskundeetako datak urriko lehen igandean lehen itzulirako eta hilabete bereko azken igandean bigarrenerako dira. Denak presidentearen agintaldia indarrean jarri aurreko urtean egiten dira, urtarrilaren 1ean hartzen duen kargua.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy