Bret Easton Ellis

Bret Easton Ellis

(2010)
Bizitza
JaiotzaLos Angeles1964ko martxoaren 7a (60 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
East Village
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaBennington College 1986)
The Buckley School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, eleberrigilea, podcasterra, kazetaria, ipuingilea eta ekoizle exekutiboa
Lan nabarmenak
InfluentziakHonoré de Balzac, Don DeLillo eta William Faulkner
Genero artistikoasatira

randomhouse.com…
IMDB: nm0254735 Rottentomatoes: celebrity/bret-easton-ellis Metacritic: person/bret-easton-ellis IBDB: 503813
Facebook: BretEastonEllis Twitter: BretEastonEllis Instagram: breteastonellis Spotify: 3ImzBGrPfHr5XD2brdezgI iTunes: 79704438 Musicbrainz: 6b77a3ad-9e41-4149-9922-54915213e096 Discogs: 440 Edit the value on Wikidata

Bret Easton Ellis (Los Angeles, 1964ko martxoaren 7a) estatubatuar idazlea da.

Hogei urte zituela, Less than Zero (1985) idatzi zuen. Lehen pertsonan idatzitako lana da, eta guraso aberatsen diru-gehiegikeriaren ondorioz asperturik eta galdurik bizi diren Hollywoodeko gazteen bizimodua azaltzen du. Gaien gordintasunak, batere apaindurarik gabeko estilo lehorrak, etorkizunik ezak eta pertsonaiek bizi duten miseria moralak eragin handia izan zuten irakurleengan, eta eleberria best-seller bihurtu zen 1980ko hamarraldian. Liburu hori argitaratu eta hiru urtera, The Rules of Attraction (1987) argitaratu zuen, lehenengo lanaren segida moduko bat. 1991n, American Psycho idatzi zuen, izugarrizko eskandalua eragin zuena. Lan horretako pertsonaia nagusiak, Patrick Batemanek, diru asko irabazten du, eta 1980ko hamarraldiko gizon idealaren araberakoa da, baina emakume gazteak torturatzen eta hiltzen ditu gauez. Lan horrek eztabaida izugarria eragin zuen, eta berehala izan zen best-sellerra mundu osoan. Gero, kontakizun-bildumak argitaratu zituen: The Informers (1994) eta Glamorama (1998). Azken eleberri horretan, New Yorkeko artisten bizimodua azaltzen du. Orduz geroztik, Lunar Park (2005) Imperial Bedrooms (2010) eta The Shards (2023) idatzi ditu. Zinemara eraman dira Less than Zero, The Rules of Attraction, American Psycho eta The Informers.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in