Brikolaje

Brikolajerako materiala duen hackerspace bat.

Brikolaje[1] edo xitxuketa[2] pertsona batek zale gisa egiten duen eskuzko jarduera da, profesional baten zerbitzuetara jo gabe, igeltserotza, zurgintza, elektrizitatea, iturgintza, etab. bezalako espezialitateetan. Mugimendu hori Ingalaterran sortu zen 1950eko hamarkadan, eta berehala zabaldu zen Europa osoan, eta handik beste leku batzuetara eta beste kultura batzuetara.

Brikolajea lehendik zegoena berrerabiltzen duen sormen-jarduera bat da, askotariko baliabideak erabiliz; pertsona askorentzat jarduera sinplea da, entretenigarria, zirraragarria, motibagarria, eta etxerako edo familiarako erabilgarria, baita osasunerako onuragarria ere (azken horrek sormenezko eta askotariko jarduerak egiteko aukera ematen dio pertsona bati, arlo fisikoari, mentalari edo intelektualari dagokienez, eta, aldi luze batean, aldi aspergarri batean).[3]

  1. Euskalterm: [Merkataritza-guneetako Errotuluak Hiztegia] [2009] eta [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. Fundazioa, Elhuyar. «xitxuketa» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  3. (Ingelesez) Ekblom-Bak, Elin. (2013/10/08). The importance of non-exercise physical activity for cardiovascular health and longevity. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in