Broadway

Broadway
Geografia
Luzera53 km
LurraldeaManhattan eta New York

Broadway New Yorkeko hiribide ospetsu bat da, Manhattanen eta Bronx barrutiko zati batean kokatua. Uhartea iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen duen errepiderik zaharrena da, hiriak New Amsterdam izena zueneko garaitikoa. Berez, Broadway izena nederlanderazko "Breede weg"-etik ingelesera eginiko itzulpen bat da, eta "bide zabala" esan nahi du. Broadway hiribidearen tarte bat Estatu Batuetako antzerki-industriaren muina da. Manhattaneko kale eta hiribide elkarrekiko perpendikularrek osatzen duten sarean, Broadway salbuespena da, bere ibilbideak ez baitu lerro zuzen bat egiten, baizik eta biribildua eta bihurgunetsua da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy