Buffalo Bill | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | William Frederick Cody |
Jaiotza | Le Claire, 1846ko otsailaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Denver, 1917ko urtarrilaren 10a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Lookout Mountain (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | Isaac Cody |
Ama | Mary Ann Bonsell Laycock |
Ezkontidea(k) | Louisa Frederici (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, idazlea, antzerki aktorea, frontiersman (en) , enpresaburua, zirkuko artista, showmana eta ofizierra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Gradua | soldadu soil |
Parte hartutako gatazkak | Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila |
buffalobill.org | |
| |
William Frederick Buffalo Bill Cody (1846ko otsailaren 26a, LeClaire udalerritik hurbil, Iowa – 1917ko urtarrilaren 10a, Lookout Mountain, Golden, Colorado) estatubatuar gudaria, bufalo ehiztaria, ikuskizun antolatzailea eta plazagizona izan zen. Mendebalde Urruneko pertsonaia ezagunenetakoa izan zen.
Gaztetan denetarik egin zuen: zamalaria, mezularia, Pony Expresseko langilea, gidaria, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Batasunaren aldeko gudaria, Ameriketako Estatu Batuetako Armadako esploratzailea, bufalo ehiztaria (bere ezizena hortik zetorren), ostalaria... guzti honek Mendebalde Urruna ongi ezagutzeko beta eman zion.[1]