Historiaurreko aroak |
Pleistozenoa |
|
|
|
Holozenoa |
Burdin Aroa, arkeologian eta historiografian, edozein herritako garapen historikoko epe bat da, non burdinaren erabilpena lanabesetan nagusitzen den. Aro hori Metalen Aroaren barruan kokatzen da, Kobre Aroaren eta Brontze Aroaren ondoren. Aldia kronologikoki datatzeko ez da erraza, aldatu egiten baita munduko eskualdearen arabera, metalurgia-teknologia hainbat une ezberdinetan sortu eta geratu baitzen puntu geografiko hainbatean[1].
Metal horretaz gain, Burdin Aroko gizarteek beste aldaketa batzuk dituzte aurreko gizarteen aldean, hala nola nekazaritzan, sinesmen erlijiosoetan edo arte estiloetan, nahiz eta kasu guztietan ez den hala gertatzen[2].
Historiaurrea sailkatzeko C. J. Thomsenek asmatutako hiru aroko sistema klasikoan, Burdin Aroa azkena da[3], Kobre aroa (Kalkolitoa) eta Bontze Aroaren ondorengoa . Izena bera, izatez, "Burdin Aroa" lokalki hasten da burdinaren edo altzairuaren ekoizpenak aurrera egin duenean, harik eta burdinazko erremintek eta armek erabilera komuneko brontzezko baliokideak ordezkatzen dituzten arte.[4] Antzinako Ekialde Hurbilean, trantsizio hori Brontze Amaierako kolapsoa deritzonaren ondorioz gertatu zen, K.a. XII. mendean. Teknologia berria laster zabaldu zen Mediterraneoko arroko eskualde osoan eta Asiako hegoaldean. Erdialdeko Asiara eta Ekialdeko Europara ere iritsi zen, eta geroago Erdialdeko Europara. Iberiar Penintsulan, K.a. 750 eta K.a. 100. urteen artean koka daiteke[5]. Europako iparraldea ez zen K.a. 500 inguru arte iritsi.