Butroe (ibaia)

Butroe
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera24,5 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°24′42″N 2°56′59″W / 43.41178°N 2.94983°W / 43.41178; -2.94983
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Hidrografia
Arroaren azalera175 km²
Bokalea
()
Bizkaiko golkoa

Butroe[1] ibaia Morga (Bizkaia) udalerrian jaiotzen da, Bizkargi mendiaren magalean. Plentzia herrian itsasoratzen da, meandro zabalak eratu ondoren eta azken zati horri Plentziako itsasadarra ere esaten zaio. Bertan dago Txipio izeneko padura, errepideak bitan banatzen duena.[2]

Bizkaiko golkora iritsi arte 24,5 kilometroko ibilbidea egiten du. Arroak 175 km2 karratu ditu, eta batez besteko ur emaria 3 m3/segundokoa da.

Herri hauetatik pasatzen da: Errigoiti, Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika, Mungia, Gatika, Jatabe, Urduliz, Plentzia eta Barrika.

Butroeko gaztelua ibaitik gertu dago ibaiaren azken zatian itsasadarra baino lehenago.

Hainbat errota mugitzen ditu Butroe ibaiak, besteak beste: Arrietako Olatxu, Gamiz-Fikako Errotabarri, Mungiako Erdisubi eta olabarri, Meñakako Mendieta eta Errotabarri.[3]

  1. Euskal Herriko ibaien zerrenda. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-05-01).
  2. (Gaztelaniaz) ADEVE. Ría de Butrón. (Noiz kontsultatua: 2017-11-01).
  3. Uraren Euskal Agentzia. (pdf) Emari ekologikoen erregimena ezartzeko hitzartze prozesua. Butroe unitate hidrologikoa.. (Noiz kontsultatua: 2017-11-01).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in