CAF Txapeldunen Liga CAF Champions League | |
---|---|
Antolatzailea | CAF |
Sorrera | 1964 (Txapeldunen Kopa) 1997 (Txapeldunen Liga) |
Eremua | Afrika |
Taldeak | sailkatuak: 16 guztira: 52 |
Garaipen gehien | Al-Ahly (11 Liga) |
Txapelduna | Al-Ahly (2022-23) |
Webgunea | www.cafonline.com |
CAF Txapeldunen Liga (izen osoa ingelesez, Confederation of African Football Champions League) Afrikan jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. 1964an abiatu zen eta 1997an UEFAko Txapeldunen Ligaren antzeko formatua hartu zuen, zortzi taldeen arteko ligaxka fasea hain zuzen ere. Gaur egun txapelketaren irabazleak FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa jokatzen du.