CC-BY-SA lizentzia

CC-BY-SA ikonoa

CC-BY-SA lizentzia sormenezko lanak (edukiak) munduan zehar erraz partekatzeko lizentzia da. Konpartitzeko oztopo legalak murrizteko helburuarekin sortu zen. Creative Commons-eko (CC) lizentzietako bat da, bi atributu gehigarri hauek dituena:

  • Aitortu (BY, Attribution): Edonon erabil daiteke lan hori baina edukien iturria zein den aipatu behar da beti, egilea nor den esatea.[1]
  • PartekatuBerdin (SA, ShareAlike): Lan horretan aldaketak egin daitezke eta berriro zabaldu, baina horrelakoetan lan berriak jatorrizko lizentzia berdinarekin zabaldu beharko da. Gure kasuan, dugun lana CC-BY-SA lizentzia bazuen, lan berri eraldatua ere CC-BY-SA lizentziarekin zabaldu beharko da.

CC-BY-SA lizentziadun edukiak berrerabilita posible izango da irabazi ekonomikorik lortzea. Horrelako erabilerak ekidin nahi badira NC ezaugarria gehitu beharko da lizentzian, CC-BY-SA-NC lizentzia, adibidez.

Wikipedian dauden testu, argazki eta irudi guztiek CC-BY-SA lizentzia dute. Wikipedian ezin da gehitu lizentzia hori ez duen testu edo irudirik. CC lizentzia orokorra ez da onartzen Wikipedian, CC lizentzia orokorrak ez baitu zehazten erabilera komertziala onartzen duela.

  1. (Ingelesez) Attributing Creative Commons Materials. Published by the Australian Research Council Centre of Excellence for Creative Industries and Innovation (www.cci.edu.au) in partnership with Creative Commons Australia (http://creativecommons.org.au).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy