Camilla Erresuma Batukoa, edo Camilla Mountbatten-Windsor (Camilla Rosemary; jaiotzez Shand, ondoren Parker-Bowles; 1947ko uztailaren 17a) Erresuma Batuko erregina ezkontidea da, Karlos III.a Erresuma Batukoa bigarren emaztea da.
Galesko printzesa titulua erabili ordez, senarraren bigarren izendapena erabil du, Kornuallesko dukesa, eta Eskozian, Rothesay dukesarena. Neurri hori horrela hartu zuten Galesko printzesaren titulua oraindik oso lotuta zegoelako Karlosen lehen emazteari, Lady Diana Spencer zenari.