Cantinflas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mario Fortino Alfonso Moreno Reyes |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1911ko abuztuaren 12a |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1993ko apirilaren 20a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Espainiar panteoia |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Valentina Ivanova (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chapingo Autonomous University (en) |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, komediantea, gidoilaria, telebista-aktorea, militarra, antzerki aktorea eta musikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Cantinflas |
|
Mario Fortino Alfonso Moreno Reyes, askoz ere ezagunagoa Cantinflas ezizenaz (1911ko abuztuaren 12a, Mexiko Hiria – 1993ko apirilaren 20a, Mexiko Hiria) antzerki eta zinemako mexikar aktore eta umorista bat izan zen. 1957ko Urrezko Globo Saria irabazi zuen.
Cantinflas, Mexikoko auzo behartsuetatik irtendako pertsonaia eroxka eta maltzurkeriarik gabeak, ospe itzela eman zion Mario Morenori. Itxura ere nahastezina zuen: begi biziak, bibote bitxia, galtzak erdi eroriak, mugimendu xelebreak...Askotan Charlot mexikarra deitu izan zaio, eta Charlie Chaplinek berak garaiko komikorik onena zela erran zuen[1].
Zineman oso ibilbide luze eta oparoa izan zuen, bere film garrantzitsuenen artean honako hauek daudelarik: El supersabio (1948, Miguel M. Delgado), Si yo fuera diputado... (1951, Miguel M. Delgado), Around the World in Eighty Days (1956, Michael Anderson), El padrecito (1964, Miguel M. Delgado), Por mis pistolas (1968, Miguel M. Delgado), El patrullero 777 (1977, Miguel M. Delgado), edota El barrendero (1981, Miguel M. Delgado).