Capricornus (astrologia)

Zodiakoko hamargarren zeinua.
Artikulu hau zodiakoaren zeinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Capricornus».

Capricornus, halaber Kaprikornioa, astrologian, zodiakoko hamargarren zeinua da. Zeinuak jakituria sinbolizatzen du eta irudiak mendia irudikatzen du. Tauro eta Virgorekin batera lurra elementuari dagokio. Saturnok zuzentzen du eta aurrez aurreko zeinua Cancer da.

Zeinu astrologikoak animalia hibrido bat erakusten du: arrainaren buztana duen ahuntza edo itsas-munstroa.

Abenduaren 22a eta urtarrilaren 20a bitartean jaiotzen direnak izaten dira zeinu honetakoak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in