Captain America

Captain America
Marvel Unibertsoa eta Earth-616 (en) Itzuli
Argitalpena
SortzaileaJack Kirby eta Joe Simon (en) Itzuli
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
JaiotzaBrooklyn
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sexuagizonezkoa
Jardueramilitarra
Bestelakoak
Superbotereasuper-indarra, super-erresistentzia eta super-abiadura
EtsaiakRed Skull, Baron Zemo (en) Itzuli, Crossbones (en) Itzuli, Sin (en) Itzuli, Kingpin (Marvel Comics), Batroc the Leaper (en) Itzuli, Arnim Zola (en) Itzuli, Baron Zemo (en) Itzuli, Helmut Zemo (en) Itzuli, MODOK (en) Itzuli, Vermin (en) Itzuli, Viper (en) Itzuli, Doctor Faustus (en) Itzuli, Hate-Monger (en) Itzuli, Korath the Pursuer (en) Itzuli, Hydra (en) Itzuli, Porcupine (en) Itzuli, Solarr (en) Itzuli, Serpent Society (en) Itzuli eta Mister Hyde (en) Itzuli

marvel.com…
Twitter: CaptainAmerica Edit the value on Wikidata

Captain America (euskaraz: «Amerika Kapitaina edo Kapitain Amerika») Marvel Comics etxeko komikietako super-heroi bat da. 1941ean Joe Simon eta Jack Kirby komikigileek sortu zuten. Lehenbiziko aldiz 1941eko martxoko Captain America Comics #1 komikiak agertu zen.

Pertsonaia honen lehenbiziko agerpena Bigarren Mundu Gerran zehar propaganda elementu gisa izan zen, bertan Amerika aske eta demokrataren ordezkari bilakatu zen, aldiz Alemania Naziaren aurka borrokatzen zelarik. Irakurleen artean sekulako arrakasta bereganatu zuen, baina behin gatazka hura amaitu ostean eta nahiz eta Gerra Hotzaren hasierako urteetan komunisten ehiztari gisa birziklatzeko saiakerak egin, bere ospeak gainbehera egin zuen.

1964an Stan Leek The Avengers #4 komikian pertsonaia honen ardura hartzea erabaki zuen, bere jatorriko elementu nazionalistak bertan behera utzi eta sentsibilitate gizatiarrago bat ematea erabaki zuen. Honenbestez garai hartako estatubatuar gizartean zeuden ustelkeria eta gizarte mailen arteko desorekak salatzeko eta nolabaiteko estatubatuar "kontzientziaren" ordezkaria izango zen ikur bat sortzeko asmoz pertsonaia hau erabili zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy