Carlos Jose Iturgaiz Angulo[1] (Santurtzi, Bizkaia, 1965eko urriaren 20a[2]) politikaria da. Euskadiko Alderdi Popularraren presidentea izan zen 1996tik 2004 arte, Eusko Legebiltzarreko kidea, eta Europako Legebiltzarreko parlamentaria. 2019ko apirilaren 3an utzi zuen politika,[3] baina 2020ko otsailaren 23an 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan PP-C's koalizioan zerrendaburu izendatu zuten.[4]
- ↑ Abizena Iturgaiz idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Iturgaitz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Europako Legebiltzarra. MEP profile: Carlos José ITURGAIZ ANGULO. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Berria.eus. «Carlos Iturgaitzek politika utziko du» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
- ↑ «Carlos Iturgaiz izango da PP-Ciudadanos koalizioko lehendakarigaia» Euskal Irrati Telebista 2020-02-23 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).