Carolyn Widney "Carol" Greider (1961eko apirilaren 15a) estatubatuar biologo molekularra da, Medikuntzako Nobel sariduna 2009an. Johns Hopkins Unibertsitatean [1]Bloomberg Irakasle Agurgarria, Daniel Nathans Irakaslea eta Biologia Molekular eta Genetika zuzendaria da[2]. 1984an telomerasa entzima aurkitu zuen, Kaliforniako unibertsitatean (Berkeley) Elizabeth Blackburn-en ikaslea zen bitartean. Greider aitzindaria izan zen telomeroen egituraren ikerketan, hau da, kromosomen muturren ikerketan. 2009ko Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen, Blackburn eta Jack W. Szostak-ekin batera, telomeroak telomerasa entzimaren pixkanakako laburtzetik babestuak daudela deskubritzeagatik[3].