Cebus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Cebidae |
Subfamilia | Cebinae |
Generoa | Cebus Erxleben, 1777
|
Cebus edo tximino kaputxino arinak Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako Platyrrhini taldeko primate genero bat da, tximino kaputxinoen subfamiliako kideak (Cebinae). Txikiak dira, 45 bat zentimetroko luzerakoak. Isatsa bere baitan bil daiteke eta, beraz, isatsetik eskegi daitezke zuhaitzetako adarretatik. Uste denez bere ahaideen artean argiena da.