Chakravarti Rajagopalachari (Thorapalli, 1878ko abenduaren 10a - Madras, 1972ko abenduaren 25a) indiar idazke, independentziaren aldeko borrokalari eta politikaria izan zen. Azken Indiako gobernadore orokorra izan zen 1948tik 1950era.
Politikan hasi aurretik abokatutzan aritu zen eta Mahatma Gandhiren laguntzaileetako bat izan zen. Indiako Kongresu Nazionalarekin bat egin zuen eta desobedientzia zibileko ekintzetan parte hartu zuen.
1948tik 1950era Indiako Gobernadore Nagusi kargua bete zuen. Britainiarra ez zen lehena izan zen, eta independentzia aldarrikatu aurreko azkena. Ondoren, Barne ministroa izan zen eta Madrasko estatuan gobernatu zuen. 1959an Kongresuaren Alderdia utzi eta Swatranta Alderdia sortu zuen.