Chandrasekharren muga

Chandrasekharren muga, izar hotz egonkor baten gehiengo masa posiblea da. Muga hau gainditzen bada, izarra, zulo beltz edo neutroi izar bat bihurtzeko kolapsatuko da.

Astrofisikan, Chandrasekharren muga, hortik gora, elektroien endekapena, izar hondar batean grabitate indarra indargabetzeko gai ez den masa muga da, zulo beltz edo neutroi izar bat sortzen duen kolapso bat eraginez. Badago, baita ere, teorian behintzat, kolapso honen hirugarren emaitza bat, quark izar bat bezala ezagutzen dena emango lukeena.

Muga hau, gutxi gora-behera, 1,44 eguzki masakoa da, eta gehienezko posiblea da nano zuri batean. Nano zuri batek Chandrasekharren muga gainditzen badu, hau, kolapsatu egiten da neutroi izar bat bihurtzeko. Antzerako moduan, badago, baita ere, neutroi izarrek jasan dezaketen masarentzako muga bat. Kasu honetan, neutroiak dira endekatuak daudenak eta hiru eguzki masako masa bat jasan dezakete. Honi, Tolman-Oppenheimer-Volkoffen muga deritzo.

Chandrasekharren mugaren balioa, elektroien masa frakzioaren karratuarekiko proportzionala da. Nano zuri normal batean, bi nukleoi daude elektroi bakoitzeko, 2ko partikulako pisu molekularraren baliokidea dena, baina, baldintzaren batzuetan, elektroi kopuruaren murrizte bat gerta daiteke nukleoak horiek harrapatuta. Honek, Chandrasekharren masa murriztuko luke.

Bere balioa, Subrahmanyan Chandrasekhar astrofisiko indiarrak kalkulatu zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in