Charles Baudelaire | |
---|---|
(1863) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles-Pierre Baudelaire |
Jaiotza | former 11th arrondissement of Paris (en) , 1821eko apirilaren 9a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | rue d'Amsterdam (en) |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1867ko abuztuaren 31 (46 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: Sifilia |
Familia | |
Aita | Joseph-François Baudelaire |
Ama | Caroline Aupick |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Louis-le-Grand (en) Lycée Saint-Louis |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, arte-kritikaria, saiakeragilea, itzultzailea, idazlea, literatura-kritikaria, itzultzailea, kritikaria eta kazetaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Edgar Allan Poe, Emmanuel Swedenborg, Joseph de Maistre, Thomas De Quincey, Gustave Flaubert, Victor Hugo, Publio Ovidio Nason eta Théophile Gautier |
Mugimendua | sinbolismoa |
Genero artistikoa | Elegia Dekadentismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
| |
Charles Pierre Baudelaire (Paris, 1821eko apirilaren 9a - Paris, 1867ko abuztuaren 31) frantziar poeta, kritikari eta itzultzailea izan zen. Poeta madarikatua (Le poète maudit) deitu zitzaion, bizitza bohemioa eta gehiegikeriaz beterikoa izan zuelako eta munduarekiko ikuspegi negatiboa izan zuelako. Barbey d'Aurevilly kazetari frantsesak erran zuenez, Baudelaire "garai dekadente bateko Dante" izan zen[1].
Sinbolismo frantseseko poetarik nabariena izan zen eta jaso zituen eraginen artean, Théophile Gautier, Joseph de Maistre eta, batez ere, Edgar Allan Poe daude (azken horren lanak askotan itzuli zituen).